Eskualdeko zortzi udalek sustatu duten hausnarketa prozesu baten emaitza izan da marka hau, baina hausnarketa horretan hainbat eragile publiko eta pribatuk parte hartu dute: IK4-Ideko eta IK3-Teknikerrek, Lanbide Heziketako sei zentrok (Armeria Eskola, IMH, Meka, Mutrikuko Institutua, Uni Eibar-Ermua eta Kardala Akualkultura Eskola), ETE-en berrikuntzarako eta transferentzia teknologikorako zentroak (Asmaola) eta EHUren bi egoitzak (Eibarko Ingeniaritza Tekniko Industrialaren Unibertsitate Eskola eta IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Publikoa).
Juan Angel Balbas Debegesako zuzendari nagusiak Basque Precision Technology District markaren aurkezpen ekitaldian markaren aurkezpen ekitaldian esan zuen hausnarketa prozesuan parte hartu duten guztiek ikuspuntu berbera izan dutela abiapuntu: “Eskualdeak etorkizuna izango badu, industria-bokazioa indartzetik eta Euskadin eratzen ari diren garapengune ekonomiko eta sozialekin lotzetik etorriko da”.
Marka berriarekin batera, www.bptd.eus webgunea aurkeztu zuten; euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, Debabarreneko produkzio-baliabideak eta ahalmena erakutsiko da bertan, Basque Precision Technology District gisa.