Sebas Etxaniz presoaren abokatuaren hitzaldia martitzenean

Barren.eus 2018ko aza. 26a, 18:45

Sebas Etxaniz presoaren abokatu Onintza Ostolazak hitzaldia eskainiko du martitzenean (azaroak 27) Elgoibarko Kultur Etxean. Elgoibarko eta Soraluzeko Sarek hainbat ekitaldi antolatu dituzte Etxanizen egora salatzeko. Domekan, esaterako, Karakatera mendi martxa egin zuten.

Elgoibarko eta Soraluzeko Sarek hainbat ekintza antolatu dituzte Sebas Etxanizek aske behar lukeela aldarrikatzeko. Martitzen honetan, azaroaren 27an, 75 urte beteko ditu Villabonako kartzelan, Asturiasen, preso dagoen elgoibartarrak. Etxaniz bigarren graduan dago preso, baina egoera horretan daudenei dagozkien onurak aplikatu gabe, Saretik salatu dutenez. Bere bezeroaren egoera legala zein den argituko du Onintza Ostolazak, Sebas Etxanizen abokatuak, martitzenean eskainiko duen hitzaldian. Sare-ko kide batek presoen egoera orokorrtari buruz ere berba egingo du saio berean. Kultur Etxean izango da, eta 19:00etan hasiko da.

Hilaren azkenerako, azaroaren 30erako, elkarretaratzeak iragarri dituzte Soraluzen eta Elgoibarren. Elgoibarkoa Kalegoen plazan izango da, 19:30ean.

2018 11 26 Onintza Ostolaza oarsoaldea hitza

∞Lotura duten albisteak: