Eguraldi nahasia egin du gaur, euria eta ostarteak tartekatuz. Kalean jende gutxi ibili da, eguiraldiagatik eta denda gehienak itxita zeudelako, besteak beste. Gainera, kalean egitekoak ziren ekintzak aterpera eraman behar izan dituzte, -Ikastolako frontoian ipini dituzte umeentzako puzgarriak-, eta erraldoi, buruhandi eta dultzaineroen kalejira ere ohikoa baino askoz laburragoa izan da. Iaz moduan, aurten ere Kalebarren plazatik irten, Errosario eta San Frantzizko kaleak pasa, eta kalejira bertan behera lagatzea erabaki dute, euria ari zuela-eta.
Goizean filatelia erakusketa inauguratu dute Kultur Etxean, eta Seïn saxofoi laukoteak kontzertua eskainiko du Herriko Antzokian. Alberto Mielgo, Iker Martin, Txomin Duhalde eta Aitor Nova elgoibartarrak estilo desberdinetako piezak jo dituzte eta Txomin Mujikaren laguntza izan dute piezak aurkeztu eta beste hainbat azalpen emateko.