Hala, umeentzako puzgarriak Ikastolako frontoian jarri behar izan zituzten eta erraldoi, buruhandi eta dultzaineroen kalejira ere ohikoa baino askoz laburragoa izan zen. Kalebarren plazatik irten, errosario eta San Frantzizko kaleak pasa, eta kalejira bertan behera lagatzea erabaki zuten, euria ari zuela-eta.
Goizean Maria Sedano abeslariak eta Mariano Mangas gitarra joleak kontzertua eskaini zuten Herriko Antzokian. Entzule gutxi izan arren, han zirenek musikarien maila ona estimatu zuten. Hona San Anton egunak laga zituen zenbait irudi: