Gabonetako zozketako sariak banatu ditu Txankakuak

Barren.eus 2019ko ots. 15a, 13:41

Gabonen bueltan egindako erosketen truke banatu zituzten zozketa txartelak eta hamar sari (1.800 euro) eman ditu Txankakuak. Irabazleek gaur jaso dute saria.

Txankakua merkatari elkarteak banatu dizkie erosketa bonoak Gabonetako zozketan saritutakoei. Kizkitza Agirrerentzat eta Maria Jesus Pineirorentzat izan dira sari nagusiak, 500 euroko bi sari. Beste zazpi lagunek 100 euroko sariak jaso dituzte (99.194 zenbaki sarituaren eta 59.994 ordezkoaren jabeak ez dira agertu). Sariak 10 euroko erosketa txeketan jaso dituzte irabazleek, Txankakua Merkatari elkarteko dendetan gastatzeko.

Honako hauek izan dira sarituak:

  • Kizkitza Agirre 500 euro
  • Maria Jesus Pineiro 500 euro
  • Arantza Parra 100 euro
  • Maria Deisy Justiniano 100 euro
  • Fernando Aranburu 100 euro
  • Elena Rodriguez 100 euro
  • Maite Janeiro 100 euro
  • Alazne Peñagarikano 100 euro
  • Miren Beloki 100 euro