Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Udalak Biba Hasier! ekimena antolatu dute bigarren urtez, Hasier Etxeberria idazle eta euskaltzale elgoibartarraren omenez. Bi hitzaldiantolatu dituzte: joan zen eguaztenean izan zen lehenenegoa, eta hartan, euskara batua izan zuten hizpide Andres Alberdi eta Mikel Zalbide euskaltzainek. Eguazten honetan, apirilaren 3an, izango da bigarren hitzaldia, eta honek itxiko du aurtengo zikloa. Oraingoan, Juan Karlos Etxegoien Xamar izango da hizlaria. Etxera bidean, Xamarrekin hitzaldia emango du.
1980an ekin zion Xamarrek etxerako bideari. Amatxiri euskaraz egin eta honek “pero... ¿por qué hablas así, mi chico?” erantzun zionean. Horrela hasi zen Frankismoan sortu, hazi eta hezitako belaunaldi baten istorioa. Jatorriz zegokien hizkuntzaren eta kulturaren gabeziaz ohartu eta hori berreskuratzea erabaki zutenean. Etxerako bidea zergatik eta zelan egin zuen galdetuko diote Xamarri, zelan ikasi zuen euskara; zelan ezagutu zituen haien benetako historia eta kultura. Etxerako bidean bizi izan zituen minak, penak eta pozak partekatuko ditu entzuleekin.
Kultur Etxeko sotoan izango da saioa, 19:00etatik aurrera.
∞Lotura duten albisteak:
- Euskara batua hizpide izango dute 'Biba Hasier!' ekimeneko lehen hitzaldian (2019-03-25)
- Bi hitzaldi antolatu dituzte Hasier Etxeberriaren oroimenez, elgoibartarren euskaltzaletasuna sustatzeko asmoz (2019-03-21)
- BIDEOA: Biba Hasier! ekitaldia (2018-03-22)
- 'Biba Hasier!' ekimena egingo dute eguaztenean musika eskolan (2018-03-20)
- 'Begia zulotik' erakusketarekin hasiko da 'Biba Hasier!' ekimena (2018-03-16)
- Hasier Etxeberriari azken agurra egin diote (2017-03-31)
- Hasier Etxeberria kazetari eta idazle elgoibartarra hil da (2017-03-29)