Eider Rodriguez idazlea izan da oholtzara igotzen lehenengoa, eta haren ondoren etorri dira: Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendaria, Oier Aranzabal ZuZeuko kazetaria, Gorka Arrese Susa argitaletxeko editorea, Gazteluko bizilagunak, Juan Mari Arzak eta Hilario Arbelaitz sukaldariak eta Beñat Sarasola idazlea eta Sautrela telebista saioko aurkezlea. Hain justu, Hasier Etxeberriaren omenezko saio berezia eskainiko dute Sautrelan, astelehenean (ETB1, 22:15).
Kalegoen plazan egin duten ekitalditra bueltatuz, Bernardo Atxagak idatzitako testu bat ere irakurri dute eta Joseba Sarrionaindiak bidalitako grabazioa ere jarri dute. Batzuk zein besteek Hasier Etxeberriaren dohaiak zerrendatu dituzte. “Gizon handia”, “lagun ona”, eta gizon tematia, egoskorra eta setatia zela nabarmendu dute guztiek, “proiektu handiak sortu zalea”. Era berean, haren euskaltzaletasuna eta abertzaletasuna ere goratu dituzte. Ekitaldia, Mikel Laboaren Sorterriko koplak kantuarekin amaitu da, berak eskatua zuen bezala.
Ekitaldira jende ugari batu da, tartean letren eta telebista munduko jende ezagun asko: Harkaitz Cano, Jasone Osoro, Jon Alonso, Juan Mari Irigoien, Koldo Izagirre, Juan Martin Elexpuru, Antton Narbaiza, Laura Mintegi, Gorka Arrese, Aizpea Goenaga, Aitor Etxeberria, Ibon Gaztañazpi, Zuhaitz Gurrutxaga, Gumersindo Lafuente, Agustin Ezenarro, Liustxo Fernandez…
∞ Lotura duten albisteak: