Garestik (Nafarroa) abiatuko da euskararen aldeko lasterketa, apirilaren 4an, 16:30etik aurrera, eta Gasteizen bukatuko da apirilaren 14an. Aurtengo Korrikaren lehen kilometroak Garestik eta azkenengoak Gasteiztik saio berezi baten bidez jarraitu ahal izango dira euskarazko hedabideetan, baita barren.eus webgunean ere. 16:10ean hasiko da emankizuna eta 17:30ak bueltan amaituko da. Aurkezleak Ilaski Serrano eta Naroa Iturri izango dira; erreportariak, berriz, Amaia Txintxurreta (Goiena), Ion Orzaiz (Berria), Pantxika Maitia (Kanaldude) eta Julen Iraola (Infosare)
• Korrika Elgoibarren eta Mendaron
Asier Amondok emango dio hasiera bihar 21. Korrikari, Garesen, eta berak sartuko du mezu ezkutua lekukoan. Eskuz esku 2.560 kilometro egin ostean iritsiko da lekukoa Gasteizera, apirilaren 14an. Mendarora eta Elgoibarrera apirilaren 12an, barixakua, ailegatuko da Korrika. Mendarora 07:10ean iritsiko da Mutriku aldetik, eta Elgoibarrera 07:36an. barren.eus-ek jarraipen berezia emango dio Korrikari, eta bideoak eta argazkiak argitaratuko ditugu.
∞ Lotura duten albisteak:
-
Apirilaren 12an pasako da Korrika Mendarotik eta Elgoibartik, goizean goiz (2019-01-09)
- Goizean goiz pasatu da Korrika Elgoibartik eta Mendarotik (2017-04-05)
- Eskola-umeek ere egin dute Korrika txikia (2017-04-05)
- Korrika gaztea egin dute bigarren hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleek (2017-04-05)
- Korrika Munichen (2013-03-25)
- Jose Antonio Urbieta elgoibartarrak eraman du Korrikaren lekukoa Sidney-n (2013-03-18)