Mendarora 07:10ean iritsiko da Mutriku aldetik eta Elgoibarrera 07:36an. Hortaz, duela bi urte moduan, Korrikari goizean goiz egingo diote harrera mendaroarrek eta elgoibartarrek. Elgoibarko kaleak zeharkatu ostean, Azkoitiarantz jarraituko du bere bidea lekukoak. 21. Korrika apirilaren 14an amaituko da Gasteizen, Euskal Herri osoan barrena 2.000 kilometreo baino gehiago egin eta gero. (ikus hemen Korrikaren Ibilbidea [ikus mapan])
AEK euskaltegien ekimenez bi urtean behin antolatzen den euskararen aldeko lasterketa da Korrika, eta 21. edizio honetan ere Korrikak hasierako helburuei eutsiko die: euskaltegientzat babes ekonomikoa lortzea eta euskararen aldeko jarrera bultzatzea, Mertxe Mujika AEK-ko koordinatzaile nagusiaren berbetan. “Klika” da aurtengo Korrikaren leloa eta hitz horrekin lotu dute euskararekin konpromisoa hartzea, euskara ikastea eta erabiltzea. Era berean, Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” omenduko dute, kulturan, euskalgintzan eta pentsamenduaren alorrean egin zituen ekarpenengatik. 2012an hil zen Txillardegi eta antolatzaileek nabarmendu dute Euskara Batuaren sorreran egin zuen lana.
•Kilometroen lekukoa ertamateko
Kilometroen lekukoa eraman nahi dutenek Korrika bulegoekin harremanetan jarri behar dute, kilometro zehatza hartzeko eta diru ekarpena egiteko. Kilometroak erreserbatzeko epea urtarrilaren 14an hasiko da.
∞ Lotura duten albisteak:
- Goizean goiz pasatu da Korrika Elgoibartik eta Mendarotik (2017-04-05)
- Eskola-umeek ere egin dute Korrika txikia (2017-04-05)
- Korrika gaztea egin dute bigarren hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleek (2017-04-05)
- Korrika Munichen (2013-03-25)
- Jose Antonio Urbieta elgoibartarrak eraman du Korrikaren lekukoa Sidney-n (2013-03-18)