Gizartearen eta lurraldearen egituraketa izenburua izango du Jokin Lanzek emango duen hitzaldiak. Erromatarrek beraien erakunde politikoak eta gizarte egituraketa erreproduzitu eta bultzatzen zituzten beren menpera ekarritako komunitateetan, beti ere potentzia latindarraren interesei jarraiki. Hitzaldia 19:00etan izango da, Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Ziklo hau Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatu du, Udalaren laguntzarekin. Juan Martin Elexpuruk eman zuen hitzadiarekin hasi zen Erroma Euskal Herrian zikloa.
Zikloak atsedenaldi bat hartuko du eta irailaren 18an izango da hurrengo hitzaldia: Euskalduntze berantiarraren teoria: egia ala gezurra? Luis Mari Zalduak emango du.
∞Lotura dute albisteak:
-
BIDEOA: ‘Iruña-Veleia. Erromatar hiria Araban’ Juan Martin Elexpururen hitzaldia (2019-03-29)
- Juan Martin Elexpuru historiagileak Iruña-Veleiari buruzko hitzaldia emango du eguaztenean (2019-02-25)
-
Erromaren aginteak Euskal Herrian izan zuen eragina ezagutzera emateko hitzaldi-zikloa antolatu du Elgoibarko Izarrak (2019-02-18)