Iruña-Veleiako herri erromatarrean 2006an aurkitutako aztarnak faltsuak zirela esan zuen Arabako Foru Aldundiak, eta indusketa-lanetan ziharduen enpresako arduradunak auzitara eramatea erabaki zuen. Gizartearen kolektibo gero eta zabalago batek zalantza handiak dauzka auzi honekiko, eta kasuaren behin betiko argitze zientifikoa eskatzen du. Gai honen inguruan duen iritzia azalduko du Juan Martin Elexpuruk Iruña-Veleia. Erromatar hiria Araban izeneko hitzaldian. Eguazten honetan, otsailaren 27an, emango du hitzadia Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan, 19:00etan hasita.
Erroma Euskal Herrian izeneko hitzaldi-zikloa antolatu du Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Udalaren laguntzaz, eta Elexpururena izango da lehenengo emanaldia.
Zikloa osatzeko beste bi hitzaldi ere antolatu dituzte: Apirilaren 10ean Erroma eta Euskal Herria. Gizartearen eta lurraldearen egituraketa hitzaldia emango du Jokin
Lanzek, eta irailaren 18an, berriz, euskalduntze berantiarrari buruz mintzatuko da Luis Mari Zaldua.
∞Lotura duten albisteak: