Elgoibar Ikastolak eta Herri Eskolak elkarlanean antolatu dute Elgoibarko Korrika Txikia eta Maalatik Kalegoen plazara arteko bidea egin dute elkarrekin. Herri Eskolako eta Ikastolako LH6ko ikasleek hartu dute lekukoa Maalan, San Lazaro egoitzako lagunen eskutik. King Kong parean zituzten zain bi ikastetxeetako LH5ekoak eta Errosario kaletik zehar plazaraino eraman dute lekukoa, han LH4ko ikasleei emateko. Santa Ana pareko Eroskin izan dituzte haiek zain LH3ko lagunak, eta plazaraino ekarriko dute haiek bueltan lekukoa, atzetik segizioa zutela. Plazan LH2koek hartuko dute gero, eta Kultur Etxe parean LH1ekoak batu zaizkie. Haiek, Errosario kaletik barrena, plazaraino eraman dute lekukoa, eta han bukatu dute Korrika txikia. Udaletxeo balkoitik manifestu bat irakurri dute eta bertsoak kantatu.
∞ Lotura duten albisteak:
- Korrika txikia egin dute Mendaroko eskola umeek (2019-04-12)
-
Goizean goiz pasatu da Korrika Mendaro eta Elgoibartik, eta Gasteizera bidean da (2019-04-12)
-
Umeentzako eta gazteentzako Korrikak ere egingo dituzte barixakuan (2019-04-10)
- Korrikaren bukaerara joateko autobusa antolatu du Elgoibarko AEK euskaltegiak (2019-04-09)
- Elgoibarren eta Mendaron 40 taldek eramango dute Korrikaren lekukoa (2019-04-04)
- Apirilaren 12an pasako da Korrika Mendarotik eta Elgoibartik, goizean goiz (2019-01-09)
- Goizean goiz pasatu da Korrika Elgoibartik eta Mendarotik (2017-04-05)
- Eskola-umeek ere egin dute Korrika txikia (2017-04-05)
- Korrika gaztea egin dute bigarren hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleek (2017-04-05)
- Korrika Munichen (2013-03-25)
- Jose Antonio Urbieta elgoibartarrak eraman du Korrikaren lekukoa Sidney-n (2013-03-18)