Ixa Rodriguez boxeolari profesionalak eta Josu Lopategi boxeo entrenatzaileak eman duten boxeo ikastaroan 30 bat neska-mutilek eta hamabost helduk hartu dute parte. Boxeoa zer den eta nola praktikatzen den ikasi dute. Amaieran, erakustaldi txiki bat ere eman du Ixa Rodriguezek.