Boxeoa zer den eta nola praktikatzen den irakaitsiko dute IMH Kiroldegian emango duten boxeo ikastaroan. Soraluzeko Ixa Rodriguez boxeolari profesionalak -Espainiako eta Euskadiko txapelduna da- eta Neskabox taldeko entrenatzaile Josu Lopategik gidatuko dute doakoa izango den saioa. Ikastaroa 10:30ean hasiko da eta 12:30ean amaituko da.
Europako Kirolaren Herria izendapena ospatzeko prestaturiko egitarauaren barruan antolatu dute. Informazio osoagoa honako telefono zenbakira hots eginda: 943 744 415.