Hondakinen kudeaketaren inguruan dituzten kezkak eta proposamenak udalbatzarrera eraman dituzte ikasleek

Barren.eus 2019ko mai. 7a, 11:50

Eskolako Agenda 21eko udalbatzar berezia egin dute goizean Elgoibarko udaletxean. Debabarreneko ikasleek hondakinen gaia landu dute aurtengo ikasturtean, eta Udalbatzarrean aurkeztu dituzte ateratako ondorio nagusiak, baita euren eskaera eta proposamenak ere, herri jasangarri bat eraikitze aldera. Ostegunean Mendaroko ikasleak batuko dira udal ordezkariekin.

Urtean zehar hondakinen gaia lantzeko hainbat ekintza burutu dituzte Debabarreneko ikastetxeetan, eskualdeko udalen, Ingurugelaren eta Debegesa garapen agentziaren laguntzarekin. Helburua izan da, besteak beste, sortzen ditugun hondakinei buruz haur eta gazteen artean gogoeta eta kontzientzia piztea, Debabarreneko azpiegiturak eta hondakinen kudeaketa ezagutaraztea eta ingurunearekiko errespetua sustatzea oinarrizko hiru pauso hauek jarraituz: murriztu, berrerabili eta birziklatu. Behin egoeraren diagnostikoa eginda, Elgibarko ikasleek Udalbatzarrean aurkeztu dituzte, gaur goizean, teratako ondorioak, baita euren eskaera eta proposamenak ere.

Elgoibarko Udalak eta ikasleek hartutako konpromisoak (PDF)

 • Mendaron ostegunean

Mendaron ostegun honetan, hilaren 9an, egingo dute Eskolako Agenda 21eko udalbatzar berezia, 11:00etatik aurrera, Mendaroko udaletxean.

Lotura duten albisteak: