Bigarren eskuko azoka egingo dute Mendaron, hilaren 12an

Barren.eus 2019ko mai. 8a, 13:58

Bigarren eskuko azoka antolatu dute Mendaron maiatzaren 12rako. Aurrekoetan moduan frontoian egingo da azoka. Birziklapen tailer bat eta kale antzerkia ere egingo dituzte.

Azokan erosten dutenek txartel bana jasoko dute trukean, eta txartel guztiak zozketa batean sartuko dira gero. Guztira, 100 euro banatuko dituzte sari ezberdinetan. Azokak irauten duen orduetan, 11:00etatik 15:00etara, Mandirakoak birziklapen tailerra ere egingo dute frontoian bertan, eta Mendaroko Kaleko Antzerkia taldekoen antzezlana ikusteko aukera ere izango da.