Elgoibar Lagunkoiak taldeak galdeketa bat egin zuen iaz Udalarekin elkarlanean, eta ia 650 lagunek parte hartu zuten inkestan. Elgoibar Lagunkoiak aztertzen dituen arloak honakoak dira: etxebizitza, garraioa, aire libreko espazioak, parte-hartzea, inklusioa, komunikazioa edota osasun eta gizarte zerbitzuak.
Galdeketarekin hasitako bidetik, herritarren iritziak eta kezkak zein diren sakontzen jarraitu nahi dute eta talde sustatzaileak herritarrak animatu nahi ditu bilera horietara joan eta euren iritzia eman dezaten eguneroko bizitzan eragina duten hainbat arloren inguruan. “Ekimenaren bidez, orokorrean, herritarren ongizatea lortu nahi dugu, eta bereziki, zahartzen doazen pertsonen ongizatea hobetzeko, adin guztietarako herri lagunkoia eraikitzea” adierazi dute arduradunek.
Maiatzaren 10ean eta 17an izango dira topaketak, Jubilatuen Biltokian, 10:30ean hasita.
∞Lotura duten albisteak: