Parte hartu duten guztien artean, Txankakua Merkatari Elkarteko dendetan gastatzeko 300 euroko bonoa zozketatu dute, eta zenbaki sariduna 807 izan da. Zenbaki sarituaz gain, beste hiru zenbaki atera dira erreserbarako: lehenengo zenbakia 806 izan da, bigarrena 286 eta hirugarrena, berriz, 1314. Sariduna Herritarren Arretarako Udal Zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko da, 943 741 050 telefonora deituta edo arreta@elgoibar.eus helbidera idatzita. Abenduaren 31ra arte izango da saria jasotzeko epea.
Guztira 647 lagunek erantzun diote Udalak eta Elgoibar Lagunkoiak herrian banatutako inkestari. Ekimenaren helburua da Elgoibar gero eta herri lagunkoiagoa izatea adineko pertsonentzat, egokituagoa, euren eguneroko bizimodua ahalik eta autonomia eta bizitza kalitate handienaz gozatzeko.
Inkesta horretan, bestalde, irisgarritasunari, komunikazioari, aisiari, etxebizitzari eta beste hainbat gairi buruz galdetu zaie herritarrei.
Elgoibar Lagunkoiak, orain, inkesta honen emaitzak aztertu eta ondorioak aterako ditu. Ondoren, aurkeztuko ditu azterturiko zortzi arloetan antzemandako gabeziak eta indarguneak.
Elgoibarko Udalak eta Elgoibar Lagunkoiako talde eragileak eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten herritar guztiei, eta aurrerantzean ere harremanetan jarraituko dutela adierazi diete.
∞Lotura duten albisteak: