Erroma eta Euskal Herria. Gizartearen eta lurraldearen egituraketa izenburuko hitzaldia eman zuen Jokin Lanzek Elgoibarko Kultur Etxean, joan den apirilaren 10ean. Lanzen solasaldia eta hitzaldira gerturatutako herritarrek eginiko galderei emandako erantzunak dituzue honako bideoan.
Erromatarrek beraien erakunde politikoak eta gizarte egituraketa erreproduzitu eta bultzatzen zituzten beren menpera ekarritako komunitateetan, beti ere potentzia latindarraren interesei jarraiki.
Erroma Euskal Herrian zikloko bigarren hitzaldia izan zen. Ziklo hau Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatu du, Udalaren laguntzarekin. Juan Martin Elexpuruk eman zuen hitzadiarekin hasi zen eta irailaren 18an izango da hurrengo hitzaldia: Euskalduntze berantiarraren teoria: egia ala gezurra? Luis Mari Zalduak emango du.
∞Lotura duten albisteak:
- ‘Erroma Euskal Herrian’ zikloko bigarren hitzaldia emango du Jokin Lanzek (2019-04-08)
-
BIDEOA: ‘Iruña-Veleia. Erromatar hiria Araban’ Juan Martin Elexpururen hitzaldia (2019-03-29)
- Juan Martin Elexpuru historiagileak Iruña-Veleiari buruzko hitzaldia emango du eguaztenean (2019-02-25)
-
Erromaren aginteak Euskal Herrian izan zuen eragina ezagutzera emateko hitzaldi-zikloa antolatu du Elgoibarko Izarrak (2019-02-18)