"Larunbatean jakin genuen hedabideen bitartez Elgoibarko EAJk uko egiten ziola udal hauteskundeetara aurkezten diren alderdi politiko guztien arteko debate publikoan parte hartzeari, EHBilduk proposatu zuen bezala", azaldu du EHBilduk prentsa ohar bidez. EAJren erabakia "penaz" hartu dutela diote, debate publikoaren bidez elgoibartarrek informazioa biltzeko eta alderdi guztiek egiten dituzten proposamenen kontrastea egiteko aukera izango zutela uste dutelako. EH Bilduk ez du ulertzen nola EAJ bezalako alderdi batek oinarrizko eskubide hori "ukatzen" dien herritarrei eta nola ez dagoen prest herritarrekiko gardentasun eta errespetu demokratiko ariketa baten parte hartzeko.
Informazioa biltzera eta hauteskundeetara aurkezten diren alderdi guztien proposamenen kontrastea egiteko deia egiten die EH Bilduk elgoibartarrei. Era berean, herritar guztiengana hurbildu eta bere proposamenak aurkezteko konpromisoa hartzen duela jakinarazi du Elgoibarko EHBilduk.
*Goiko argazkian 2007ko udal hauteskundeetan alkategaiekin egin zen mahai-ingurua
∞ Lotura duten albisteak: