Liga bateratua egingo dute estreinakoz eta baldintza berberetan lehiatuko dira neska eta mutilak Gipuzkoar erako aurresku txapelketan. 2006-2011 urte artean jaiotako dantzariak lehiatu ziren lehenik, joan den maiatzaren 11n, Errenteriako Niessen kulturgunean. Hurrengo zapatuan, maiatzaren 18an, 2004-2005 urteetan jaiotakoen txanda izango da, Legazpin.
Errenteriako saioan Eneko Etxaniz izan zen dantzari elgoibartar bakarra. Aurreko saioetan puntu gehien batu zituzten hamabi dantzarietako bat izan zen Etxaniz. Erribera eta Hunboldt zortzikoa interpretatu zituzten elgoibartarraren adin-tarteko dantzariek, eta "oso ondo" dantzatu zuela adierazi dute Inazio Bereziartuako irakasleek.
• Bi dantzari elgoibartar Legazpin
Zapatuan Legazpin jokatuko duten txapelketan Inazio Bereziartua eskolako bi dantzarik hartuko dute parte, Jone Gilek eta Markel Goenagak. Hamazortzi dantzarik lortu dute sailkatzea.
Duela 22 urte hasi ziren Aurresku liga bat eta Soinu Zahar liga bat antolatzen, lehena mutilentzat eta bigarrena neskentzat. Liga horiek helburu jakinak zituztela azaldu du Estibaliz Iturria Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko koordinatzaileak: "haurrek txikitatik, Gipuzkoako dantzen urratsen teknika landu eta ezagutzea, batetik; haurrak, dantza talde nagusietara iristerakoan, gazteek duten maila eta esperientziarekin taldeak indartzea, bestetik". Esan bezala, orain txapelketa bateratuaren aldeko apostua egin dute: Informazio osoagoa oarsoaldea.hitza.eus
∞Lotura duten albisteak:
- Herriko zortzi dantzari lehiatu dira Elgoibarko Aurresku Txapelketan (2019-04-01)
-
Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar txapelketa jokatuko dute asteburuan (2019-03-27)
- Elgoibarko dantzariak Oiartzungo Aurresku Txapelketan izan dira (2019-03-14)
- Aurresku eta soinu zahar dantzariek Bakarlarien jaialdia iragarri dute ekainaren 1erako (2018-04-25)
- Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa jokatuko dute asteburuan Herriko Antzokian (2018-04-18)
- Sare Sainzek eta Malen Galarragak debuta egin zuten Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan (2018-02-28)
- Dantzari elgoibartarrek Legazpian hasi dute Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketako denboraldia (2018-01-15)
- Aurresku eta soinu zahar doinuek hartu dute Herriko Antzokia asteburuan (2017-04-03)
- Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar txapelketan 58 dantzarik parte hartuko dute (2017-03-28)
- Aho zapore onarekin itzuli dira dantzari elgoibartarrak Beasaingo aurresku eta soinu zahar txapelketatik (2017-03-14)
- Eneko Etxaniz eta Jon Etxeberria dantzariek estreinaldi ona izan dute aurresku txapelketan (2017-01-16)
- Lezoko dantzarien erakustaldia Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan (2016-04-11)