Markel Goenaga, Aimar Almortza eta Malen Galarraga izan ziren oraingo honetan Elgoibarko ordezkariak Oiartzungo Aurresku Txapelketan, eta antolatzaileek esan dutenez, maila ona erakutsi zuten hirurek eta pozik itzuli ziren etxera.
Hurrengo jardunaldia Elgoibarren jokatuko dute, Elgoibarko 30. Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa. Martxoaren 30ean eta 31n izango da Herriko Antzokian, eta orduan Elgoibarko zortzi dantzarik hartuko dute parte: Malen Galarraga, Eneko Etxaniz Jon Etxeberria, Markel Goenaga, Aimar Almortza, Maddalen Oñederra, Jone Gil eta Amaia Sasiain.