Ekainaren 15ean irekiko dituzte igerilekuak, eta ordurako ur parkea martxan egotea espero dute udal arduradunek. Udalak 200.00 euro inguru erabiliko ditu obra hau egiteko. Mintxetako igerilekuko atzeko partean kokatuko da, mahaiak eta parkea dauden inguruan. 250 koadroko espazioa hartuko du, eta 25 bat joko desberdinez osatuta egongo da. Ur parkera sartzeko baldintzak igerilekuetara sartzeko berberak izango dira, hau da, ez dira doakoak izango hasiera batean jakinarazi zen moduan.
∞Lotura duten albisteak:
- Ur-parkea egingo dute Mintxetako Udal-igerilekuetan (2019-03-22)