Elgoibarko I. Koplaldia San Bartolome parrokiaren atzeko aldean dagoen parkean izango da, Bolatokian, 21:30ean hasita. Antolatzaileek 200 aulki inguru jartzeko asmoa daukate, eta eserlekua gordetzeko 110 gongidapen banatu dituzte. Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen bulegoan eskatu daitezke Koplaldirako gonbidapenak (9:00-14:00 / 16:00 – 18:30), 943 741 626 telefonora deituta edo elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus helbidera idatzita.
Bertsolariak eta koplak izango dira protagonista nagusiak, baina musikarien parte-hartzea ere garrantzitsua izango da. Hauek arituko dira koplatan: Eli Pagola, Aitor Mendiluze, Onintza Enbeita, Miren Artetxe, Maider Arregi, Manex Agirre, Andoni Egaña, Odei Barroso, Aitor Bizkarra eta Uxue Alberdi. Musikaz, berriz, beste hauek arduratuko dira: Sinuöse Kultur Elkarteko Ander Mujika, Iban Urizar, Jon Gurrutxaga eta Patxi Zabaleta. Koplaldiko irabazleak Aitor Etxeberria artista mendaroarrak Elgoibarko I. Kopladirako propio sortu duen eskultura jasoko du.
∞Lotura duten albisteak: