Xakea protagonista izan da asteburuan Elgoibarren

Barren.eus 2019ko eka. 26a, 14:38

Elgoibar Xake Taldeko kideak eskuak bete lan aritu dira azken aste honeta, lau xake txapelketa jokatu baitziren aurreko ostegunetik domekara bitartean Elgoibarren. Hona hemen irabazleak eta emaitzak.

Hasteko, Udaberriko Xake Txapelketako bosgarren ekitaldiko finalak jokatu zituzten, ekainaren 20an, Iriondo tabernan. Markel Kerexeta eta Iker Ruiz gailendu ziren.

Joan den zapatuan, berriz, Elgoibarren egin zen kirol festan parte hartzeaz gainera, bi txapelketa antolatu zituzten xake taldekoek. Batetik, goizean, Partida Azkarren Euskadiko Xake Txapelketako jardunaldia jokatu zuten, eta Gasteizko Martintxo taldea gailendu zen. Azkoitiko Anaitasuna kakute taldeak egin zuen bigarren eta Kantabriako Liendo taldea sailkatu zen hirugarren postuan.
 • Xabier Aranzabal nagusi Olan Arkitektura xake txapelketan
Zapatu arratsaldean jokatu zuten Olan Arkitektura xake txapelketa azkarraren estreinako edizioa. Kultur Etxeko sotoan aritu ziren lehian 47 xakelari, eta Xabier Aranzabal gailendu zen, Getariako taldeko kidea den 22 urteko zumaiar gaztea. Jokatu zituen bederatzi partidetatik 7,5 puntu lortu zituen. Bilboko Zuribaltza taldeko Iñaki Garcia eta Rafael Baños sailkatu ziren bigarren eta hirugarren potuetan, hurrenez hurren. Mikel Leon zan zen lehen elgoibartara, 14. postuan sailkatuta. Euskal xakelariez gainera, Kantabriako eta Logroñoko parte hartzaileak ere izan zituen txapelketak. Urdaiazpiko bat zozkatu zuten parte hartzaileen artean eta txapelketako irabazleari, Aranzabali, egokitu zitzaion. Sari bikoitza.
 • Elgoibar Xake Festa
Azkenik, domekan, umeentzako Elgoibar Xake Festa egin zuten Kultur Etxeko sotoan. Guztira 18 xakelari gaztek hartu zuten parte, eta adinka banatuta aritu ziren lehian. Aitor Altzibar zarauztarra gailendu zen 2006-2008 urteen artean jaiotakoen artean, Oier Sarasketa zumaiarrak irabazi zuen 2008-2010 urte artekoen txapelketa eta Unai Lopez elgoibartarra gailendu zen 2011 eta 2012. urteetan jaiotako xakelarien artean.

*Argazkiak: Elgoibar Xake Taldea.

2019 06 22 xakea elgoibar olan azkarra sotoan lehen 3ak

2019 06 22 xakea elgoibar olan azkarra sotoan orokor

2019 06 25 xakea elgoibar olan azkarra sotoan

2019 06 22 xakea elgoibar kalebarren 1

2019 06 22 xakea elgoibar kalebarren 2

2019 06 22 xakea elgoibar kalebarren