Markel Kerexetak Jon Esnaolari irabazi zion Udaberri Xake Txapelketako finala. Duela bi urte ere, 2017koan, Markel Kerexetak irabazi zuen txapelketa hau. Lehen edizioa Iban Fernandezek irabazi zuen eta Mikel Leonek bigarrengoa. Iaz, Felix Manso urnietarra gailendu zen.
Kanporaketetara sailkatu ez ziren xakelariek jokatu duten Kopa txapelketan, berriz, Iker Ruizek irabazi zuen Eneko Alberdiren aurkako finala.