Uztailaren 14ra arte proposatu daitezke hautagaiak Gure Balioak sarietarako

Barren.eus 2019ko eka. 27a, 08:48

Gure Balioak Sariaren X. edizioa abian da. Debegesa eskualdeko garapen agentziak sustatu eta antolatzen du urtero, Debabarreneko eskualdean giza balioen sustapenean nabarmendu den pertsona edo entitateen jarduna publikoki aitortzeko asmoz.

Sariduna hautatzeko proposamenak bidaltzeko epea uztailaren 14ean amaituko da. Debabarreneko herritar orok izango du aukera nahi duen hautagaia proposatzeko, baita erakundeek, enpresek eta gizataldeek ere. Azken bi edizioetako irabazleak Julen Zabaleta eta Felix Etxeberria elgoibartarrak izan dira. Informazio gehiago nahi duenak 943 820 110 telefonora deitu edo komunikazioa@debegesa.eus helbidera idatzi dezake.

Aurreko edizioetako saridunak izan dira: