ELA sindikatuak deituta, Gipuzkoako erresidentzietako langileak Gipuzkoa zeharkatzen ari dira aste honetan, Zaintza martxa lelopean. Sei etapatan banatu dute martxa, eskualdeka. Astelehenean hasi ziren eta larunbatean amaituko da. Debabarreneko martxa da gaur goizean Eibar eta Elgoibar bitartean egin dutena. Bero sargoriari aurre egin behar izan diote zazpi bat kilometroko ibilbidean. Errepide nazionaletik Maalan sartu dira herrigunea eta Kalegoen plazan, udaletxeko arkupeetan amaitu dute martxa. Kalitatezko zaintza eredua aldarrikatzeko, eta aurrera daramaten "borroka" ezagutzera emateko antolatu dute protesta ekitaldia.
Lan hitzarmenaren aldeko borrokan jarraitzeko asmoa dute Gipuzkoako zahar etxeetako beharginek uztailaren 12ra bitartean. Grebaren barran, joan den ekainaren 19an egun osoko kanpaldia egin zuten San Lazaro eoitzako langileek Maalako parkean.
Informazio osoagoa BARREN aldizkariko 1116. zenbakian, San Lazaroko hiru langileri eginiko elkarrizketan.