San Lazaro egoitzako langileek egun osoko kanpaldia egingo dute Maalan

Barren.eus 2019ko eka. 19a, 12:35

Lan hitzarmenaren aldeko borrokan, greba hasi dute berriro Gipuzkoako Zahar Etxeetako langileek, eta bat egin dute San Lazarokoek. Gaur, egun osoko kanpaldia egingo dute Maalan.

San Lazaro egoitzako beharginek 9:00etatik 20:00ak egingo dute gaur kanpaldia Maalako parkean, bizi duten egoera salatzeko eta gerturatzen direnei informazioa emateko, eta bihar, elkarretaratzea egingo dute, Kalebarren plazan, 19:00etan. Eibartik Elgoibarrera martxa bat ere egingo dute bihar, 10:00etatik 12:00etara. Barixakuan, hilaren 21ean, berriz, auto karabana egingo dute eskualdean.
Gipuzkoako erresidentziek joan den astelehenean, ekainaren 17an, hasi zuten greba eta uztailaren 12ra arte egongo dira greban.

Informazio osoagoa BARREN aldizkariko 1116. zenbakian, San Lazaroko hiru langileri eginiko elkarrizketan 

2019 06 19 san lazaro elgoibar greba kanpaldia maala 1