Aire Libreko zine emanaldien 29. ekitaldia izango da aurtengoa. Elgoibarko uda sasoian errotuta dagoen ekimen honen sortzaileetako bat izan zen Iñaki Agirre zena, eta omenaldia egingo diotela jakinarazi dute Ongarri zine klubak eta Elgoibarko Udalak, zinemaren alde bizitza guztian egin zuen lanari aitortza egiteko. Uztailaren 12an izango da. Egun horretan Margolaria euskarazko filma emango dute, eta jarraian egingo dute omenaldia.
Campeones izango da aurtengo lehenengo filma, uztailaren 5ean, barixakua. Javier Fesser zuzendariaren komedia dramatikoa da Campeones. Marco izeneko saskibaloi entrenatzaileak talde oso berezia izango du bere arduran, jokalari guztiek gutxitasun fisikoren bat daukatelako. Talde horrekin lehiatzen ikasi beharko du, eguneroko zailtasunak gaindituz. Filmak 22:30ean hasiko dira. Iaz batez-beste 430 ikusle joan zen Kalegoen plazako zine emanaldietara. Hona aurten emango dituzten filmak:
- Campeones (Uztailak 5)
- Mamma mía (Uztailak 6)
- Margolaria (Uztailak 12, Iñaki Agirreren omenez)
- El mejor verano de mi vida (Uztailak 13)
- Ocean’s 8 (Uztailak 20)
- Thi Mai: rumbo a Vietnam (Uztailak 21)
- Bypass (Uztailak 25. Euskaraz)
- Sherlock gnomes (Uztailak 26)
- Los increíbles 2 (Uztailak 27)
- Jurassic world, el reino caído (Uztailak 28)