Campeones filmarekin hasiko dira barixakuan, uztailaren 5ean, 2019ko aire libreko zine emanaldiak, Maalako parkean. Zapatuan, uztailaren 6an, “Mamma Mia! Una y otra vez" filma emango dute. Bi emanaldiak 22:30ean hasiko dira.
Elgoibarko Udaletik jakinarazi dutenez, Kalegoen plazan erabiltzen dutena baino zine pantaila txikiagoa erabiliko dute Maalan. Eszenatoki aurrean ipiniko dute pantaila, egunean bertan.
Bigarren astebururako programaturiko filmeak non emango dituzten erabakitzeke dago oraindik, Kalegoen plazako obren martxaren arabera erabakiko dute kokalekua, Udaletik azaldu dutenez. Unean unean emango dute erabakien berri.
•Eguenetako merkadilloa bertan behera
Aita Agirreko obren ondorioz, Kalegoen plazan egin dute eguenetako merkadilloa azken hilabeteetan, baina eguen honetan ezingo dute egin, zatia galdu zuen eraikina egonkortzeko egiten ari diren lanen ondorioz. Sigmako aparalekuan egitea ere aztertu zuten, baina aste honetako azoka bertan behera lagatzea erabaki dute azkenean.
∞Lotura duten albisteek:
- Zati bat galdu zuen eraikina egonkortzeko lanak hasi dituzte (2019-06-29)
- Kalegoen plazako eraikin baten atzeko aldea jausi da (2019-06-28)
- Iñaki Agirre zena gogoan izango dute Aire Libreko Zine emanaldietan (2019-06-28)