Txupinazoarekin eta Katasorgiñaren jaitsierarekin hasiko dira santanak Mendaron

Barren.eus 2019ko uztailaren 24a

Santana festak ospatuko dituzte mendaroarrek, gaurtik uztailaren 28ra bitartean. Juanita Loiolak botako du jaiei hasiera ofiziala emango dien txupina, 19:30ean, eta Katasorgina jaitsiko da gero udaletxeko balkoitik. (egitaraua dauka)

Aurrez baina, 18:15ean hasiko dira Santa Ana jaietarako prestatutako ekintzak, txistulariek girotuko baitituzte Mendaroko kaleak. Gero, 18:30ean, Salbea egingo dute Garagartzan, eta, esan moduan, 19:30ean izango da txupinazoa. Festa lehertu ostean, 2018an jaiotako umeei ongi-etorria egingo diete udaletxean. 23:30ean Oxabiren musika saioa izango da eta goizaldean, 03:30ean, DJ PIU eta Estherren musika saioa haik da.

 

 ∞Lotura duten albisteak: