Jaietan dira mendaroarrak

Barren.eus 2018ko uzt. 26a, 10:38

Santanak abian dira BARREN aldizkariko ordezkariek txupina bota eta gero. Atzoko Santio Egunaren ostean, Santana Eguna ospatzen dighartute gaur mendaroarrek.

Aurten 25 urte bete ditugula-eta, Mendaroko Udalak BARREN aldizkariari eskaini zion Santa Ana jaiei hasiera emateko txupina pizteko ohorea, eta halaxe hasi ziren santanak atzo, txupina botata. BARRENeko lantaldea eta 25 urtean kolaboratzaile izan diren makina bat mendaroar igo ziren udaletxeko balkoira (goiko argazkian). Guztien izenean, Ainara Argoitiak, BARRENEko kazetariak eta Mendaroko bizilagunak, irakurri zuen pregoia: "Eskerrik asko danoi BARRENi aukera hau ematiagaittik. Estimauta dago akordua! 25 urte bete dittugu, eta 25 urtiotan erakutsi dogu Mendarok be emateko asko daukala, zer kontau ugari daukala. Segi daigun ba alkarrekin gure historixia euskaraz idazten! Bai, egin daigun euskeraz, Euskaraldiak proposatzen digun legez, eta gozatu daigun! Bizi daiguzen jaixak!".

Pregoia irakurri eta gero, Oihana Tarragualek piztu zuen txupina. Jaiak lehertu ostean, Katasorgiña jaitsi zen udaletxetik plazan bilduta zeuden herritarren artera. Plazan Bizi-poza txarangak eta erraldoi eta buruhandiek, Bergaratik etorritakoak tartean, girotu zuten giroa.

2017an jaiotako haurrei ongietorria egitteko ekitaldia ere egin zuten udaletxean. (ikus argazkia)

Gauean musikak girotu zituen festak. Nagusien danborradako kideek eta Mauxitxa txarangak lehenik, eta Egurra eta Kitto eta Vendetta taldeek eskaini zuten kontzertuekin gero, amaitu ziren Santio Egunerako prestatutako ekitaldiak. 

 

2018 07 25 santanak mendaro txupina jaurti barren

2018 07 25 mendaro santanak txupina barren

2018 07 25 santanak mendaro 2017 jaio ongietorria