Kirolarekin zerikusia duten piezak joko ditu Udal Musika Bandak domekako kontzertuan

Barren.eus 2019ko ira. 19a, 18:15

Kontzertu berezia emango du Elgoibarko Udal Musika Bandak domekan, ‘Elgoibar Europako Kirolaren Herria 2019’ izenburupean. Elgoibarrek jaso duen izendapena ospatzeko antolatu dute. Horrez gainera, Hamaikasax lehiaketako irabazlea, António Melo portugaldarra, izango da bakarlaria pieza batean.

Saxofoi-jole Gazteen I. Hamaikasax Lehiaketa antolatu zuten elkarlanean Hamaikasax Saxofoi Elkarteak eta Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolak, 2018ko abenduan. Paulo Antonio Melo portugaldarra gailendu zen A kategorian (12tik 16 urtera). 750 euroko opari txartela (Mafer) jaso zuen saritzat eta baita Elgoibarko Udal Musika Bandaren kontzertu batean bakarlari gisa jotzeko aukera ere. Domeka honetan, irailaren 22an, baliatu ahal izango du sariaren zati hori. Izan ere, Udal Musika Bandak Herriko Antzokian emango duen kontzertuko bigarren piezan, Fanfare pour saxofone. (J. Demersseman) Melo izango da saxofoi bakarlaria

Gorka Mujikak zuzenduko du kontzertua, eta 12:30ean hasiko da. Hona hemen ‘Elgoibar Europako Kirolaren Herria 2019’ kontzertuaren egitaraua:

  1. The olimpic spirit. (John Williams).
  2. Fanfare pour saxofone. (J. Demersseman). Bakarlaria: Antonio Melo, Saxofoi-jotzaile gazteen 2018ko lehiaketako irabazlea.
  3. Lokatza. (Alfredo Glez. Chirlaque).
  4. Champions League (Haendel- Britten).
  5. Atlanta 96. (W. Laseroms).
  6. We are the champions. (F. Mercury).
  7. Olimpic fanfare and them. (John Williams).

2019 09 18 kontzertua udal musika banda elgoibar kartela