Sail nagusian, Udane Juaristi azkoitiarraren margolana saritu zuen epaimahaiak, 700 eurorekin. Bigarren, Jorge Lopez gasteiztarrak egin zuen, eta hirugarren, Jose Miguel Arraunz erandiorrak, eta 400na euro jaso zituzten biek saritzat.
14 urtez azpikoetan, berriz, Alazne de La Iglesia mendaroarrak irabazi zuen, eta margotzen jarraitzeko materiala jaso zuen saritzat. Bigarren lanik onena, berriz, Naia Zubiaurrerena izan zen, eta irabazlearen sari berdina jaso zuen. Epaimahaia, Aitor Etxeberria, Aitor Sarasketa eta Ricardo Azkakortak osatu zuten.
Aurten, baina, berrikuntza bat ere izan da Mendaroko Margo Lehiaketan, lehenengoz, Herritarren Saria ere banatu baitzuen Udalak. Herritarrek eurek euren margorik gustuekuenak aukeratu ahal izan zituzten, eta Lucio Fernandezen margolanak jaso zituen boto gehien. Guztira, 70 herritarrek eman zuten botoa.
Saritutako lanak Udalaren jabetzan geratuko dira, baina aurrez ikusgai jarriko dituzte urriaren 4tik 13ra bitartean, Lagun Betikoena elkarteak duen lokalean.