9:00etatik 11:00etara zigilatuko dituzte euskarriak frontoian, eta lanak 13:00etatik 14:00etara entregatu beharko dira. Mendaroko herriari dagokion edozer marraztu beharko dute parte-hartzaileek, beti ere mugatutako lekuan (ikus mapa) eta denboran. Irabazleak 700 euroko saria jasoko du, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek 400 euroko sari bana jasoko dute. Herritarrentzako saria 300 eurokoa izango da. 14 urtetik beherako bi lan onenek margotzeko materiala jasoko dute.
Saritutako lanak Udalaren jabetzan geratuko dira, baina aurrez ikusgai jarriko dituzte urriaren 4tik13ra bitartean, Lagun Betikoena elkarteak duen lokalean. Lehiaketako oinarriak eta informazio osoagoa: www.mendaro.eus
Iaz Eduardo Alsasuak (Gasteiz, 1982) aurkeztu zuen margolanak irabazi zuen Mendaroko Aire Libreko Margo Lehiaketaren 23. ekitaldia.