Aita Agirre kulturguneak emango dituen zerbitzuen inguruko informazioa jaso dute agintariek eta bertan lanean diharduten langileekin ere egin dute berba, azpiegitura berriaz eta euren lanaz. Agintarien bisita, irudietan
• Aita Agirre jaia
Irailaren 17an zabaldu zuten Aita Agirre kulturgunea, eta irekiera hori ospatzeko kultur jaia antolatu du Udalak asteburu honetarako. Udalaren helburua irekiera hori herritarrekin ospatzea da, eta horretarako hainbat ekintza prestatu ditu. Gaur iluntzean hasiko dira ekitaldiak: Udal Musika Bandaren eta Mauxitxa txarangaren kalejirak, erraldoi eta buruhandiak, Taupadaren antzerkia, maping-a eta Hesian taldearen kontzertuak izango dira, besteak beste. Bihar, bestalde, umeentzako eta nerabeentzako parkea jarriko dute goizez eta arratsaldez, eta iluntzean, Beti Sua txarangaren kalejira egongo da. Hona egitarau osoa:
Urriak 4, barikua:
- 19:00etan: Udal Musika Bandaren kalejira, Kalegoen plazatik.
- 19:30etik 20:30era: Erraldoi, buruhandi eta zezez-zikleten kalejira, Elgoibarko Dultzaineroekin batera. Irteera Kalebarren plazatik. Buruhandirik gabeko gunea: Maalako parkea.
- 20:30ean: Ainhoa Larrañagaren kontzertua.
- 21:30ean: Mauxitxa txarangaren kalejira, Aita Agirre Kalebarren plazatik.
- 22:30ean: “Buruak taup-taup” Taupada antzerki taldearen eskutik.
- 23:00etan: Bideo mapping-a: Argi, bideo eta musika ikuskizuna.
- 23:15ean: Hesian musika taldearen kontzertua.
- Jarraian: Bideo Mapping-a: Argi, bideo eta musika ikuskizuna.
Urriak 5, larunbata:
- 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara: Ume eta nerabeentzako parkea.
- 19:00etan: BetiSua txaranga.
∞Lotura duten albisteak: