Urriaren 4an eta 5ean izango dira ekitaldiak. Udal Musika Bandaren kalejirak zabalduko du egitaraua 19:00etan, eta ondoren, erraldoi eta buruhandiak irtengo dira, dultzaineroekin. 20:30ean Ainhoa Larrañagak kontzertua emango du, eta haren ostean, Mauxitxa txarangaren kalejira izango da. 22:30ean Taupada antzerki taldeak Buruak taup-taup antzezlana taularatuko du, eta 23:00etan Mapping-a egingo dute. 23:15ean Hesian taldeak kontzertua emango du.
Zapatuan, berriz, ume eta nerabeentzako parkea jarriko dute, eta 19:00etan Betisua txarangaren kalejira egongo da. Hona egitarau osoa:
Urriak 4, barikua:
- 19:00etan: Udal Musika Bandaren kalejira, Kalegoen plazatik.
- 19:30etik 20:30era: Erraldoi, buruhandi eta zezez-zikleten kalejira, Elgoibarko Dultzaineroekin batera. Irteera Kalebarren plazatik. Buruhandirik gabeko gunea: Maalako parkea.
- 20:30ean: Ainhoa Larrañagaren kontzertua.
- 21:30ean: Mauxitxa txarangaren kalejira, Aita Agirre Kalebarren plazatik.
- 22:30ean: “Buruak taup-taup” Taupada antzerki taldearen eskutik.
- 23:00etan: Bideo mapping-a: Argi, bideo eta musika ikuskizuna.
- 23:15ean: Hesian musika taldearen kontzertua.
- Jarraian: Bideo Mapping-a: Argi, bideo eta musika ikuskizuna.
Urriak 5, larunbata:
- 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara: Ume eta nerabeentzako parkea.
- 19:00etan: BetiSua txaranga.
∞Lotura duten albisteak: