Eguraldiak larregi lagundu ez duen arren, Aita Agirre kultur jaiarako antolatutako ekitaldi guztiak egin dituzte. Udal Musika Bandaren kalejirarekin hasi ziren ekitaldiak, bariku arratsaldean. Erraldoi, buruhandi eta zezenzikletek ume eta gaztetxoak gozatu arazi zituzten gero, eta, kalejiraren amaieran hasi zen Ainhoa Larrañaga abeslariak eta bere taldeak Aita Agirre eraikineko aterpean eman zuten kontzertua. Mauxitxa txaranga ere irten zen kalejiran. Ondoren, “Buruak taup-taup” ikuskizuna eman zuten Taupadako antzezleek Aita Agirre plazan. Hesian Sakanako musika taldearen kontzertua hasi aurretik, argi, bideo eta musika ikuskisuna, bideo mapping-a, egin zuten eraikin eraberrituaren aurrealdean irudiak eta animazioak proiektatuz. Hamabost bat minutuko ikuskizuna izan zen. Gero, Hesian taldearen kontzertua hasi zen. Zapatuan, Inazio Bereziartua eskolako BetiSua txarangak girotu ditu kaleeak eta ume eta nerabeentzako parkea ere egon da.
∞Lotura duten albisteak: