Debabarreneko gaztak eta txakolina dastatzeko aukera izango da Mendaron, barikuan

Barren.eus 2019ko urr. 15a, 10:31

Debabarreneko Gazta Astearen barruan, gazta dastaketa antolatu dute Mendaron urriaren 18rako, barikurako. Elgoibarko Mausitxa gaztandegiko ardi gazta eta Mallabiko Axelekuk eginiko behi gazta dastatzeko aukera izango da, debalde.

 Mausitxako eta Axelekuko ardi eta behi gaztez gainera, Mutrikuko Sagarmiña baserriko txakolina ere dastatzeko aukera izango da. Goñati pilotalekuan izango da dastaketa, 19:00etan hasita, eta 20:30ak bitartean.
'Debabarreneko III. Gazta Astea-aren laugarren ekitaldia izango da aurtengoa. Eskualdeko artzaintza ezagutzera emateko asmoz antolatzen dute Debemenek, Eibarko Udalak eta eskualdeko hainbat gaztandegik, tartean Elgoibarko Mausitxak.

2019 10 15 mausitxa gazta elgoibar kartela