'Jardun eta jardun, danona egin daigun!', horra hor euskararen aldeko esaldi onena aukeratzeko lehiaketako irabazlea. Elgoibar BH Institutuan DBHko ikaslea den Nerea Urbietak aurkeztu du. Guztira 106 esaldi aurkeztu dituzte aurtengo ekitaldian.
Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, Nerea Urbietaren esaldia daramaten kamisetak banatuko dituzte Elgoibarko ikasleen artean, debalde.
• Aurreko edizioetako irabazleak
2018an Intza Urangak aurkeztutako esaldiak irabazi zuen lehiaketa. 2017akoan Aiala Sierrak izan zen irabazlea, Ilargiraino eta bueltan erabiliko zaitut esaldiarekin. Ander Mujikak diseinatutako kamisetak atera zituzten esaldi horrekin. 2016an Arreiturre Institutuko ikasle Asier Garaialdek aurkeztutako esaldiak irabazi zuen lehiaketa, Ez izan beldur, izan hiztunlelorekin. 2015ekoa Markel Garate mendaroarrak irabazi zuen, Nik hasi zuk jarraittu leloarekin. Euskararen eguneko estraineko esaldi lehiaketa Uxue Mancisidorrek aurkeztutako Nire ahotik zure belarrira esaldiak irabazi zuen, 2014an.