Herriaren erdigunean gazteen presentzia areagotzeko, eta bidenabar, gazte lokaletan egoten diren neska-mutilen arteko harremanak "estutzeko" helburuarekin antolatu zuten iaz Kuadrilla Eguna, eta izan zuen "arrakasta" ikusita, segida ematea erabaki dute antolatzaileek. Mausitxa txarangaren kalejira, musika ekitaldiak eta Maalako parkean egingo duten bazkaria izango dira prestatu duten egitarauko ekitaldi nagusiak.
16 urtetik gorakoentzat izango den bazkarian parte hartu nahi dutenek azaroaren 17a, domeka, baino lehen eman beharko dute izena honako estekan sartuta: https://labur.eus/bazkariakuadrillaeguna
Bazkariko menua Euskal Parrillak prestatutakoa izango da, eta honakoez osaturik egongo da, besteak beste: kroketak, perretxiko risottoa, oilaskoa, Muruako pasteltxoak, kafea eta edaria. Prezioa 12 eurokoa izango da.
Bazkalostean, gazteek bingoan jolasteko aukera izango dute. Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Kittu Musika Taldeak Elgoibarko kaleak girotuko ditu eta gaupartean, Maalako parkean ondorengo kontzertuak eskainiko dira: Ellie Jensen & Xanie Blue herriko taldea (22:30), Fan&Go erromeria (23:30) eta Emanemak Dj-ak (01:00). Egitarau osoa ondorengo irudian: