Behin behineko batzokia zabaldu dute Kalebarren plazan

Barren.eus 2019ko aza. 11a, 14:41

EAJ-PNV alderdiaren Batzokia Kalebarren plazan egongo da aurrerantzean, Kalegoen plazan zegoena konpontzeko lanak amaitu bitartean.

EAJ-k behin behineko batzoki berria egokitu du Kalaebarren plazan, orain arte Amaro Eraikuntzak enpresaren bulegoa egon den lokalean. Kalegoen plazako batzokiaren atzeko aldeak kalteak izan zituen joan den ekainaren 28an, etxearen zati bat erori zenean. Etxea konpontzeko lanak amaitu bitartean Kalebarren plazan egongo da joan den asteburuan zabaldu duten batzokia.

2019 11 11 batzokia lokalberrian kalebarren elgoibar 1