Talo tailerra egingo dute Azaroko azken zapatuko ferian

Barren.eus 2019ko azaroaren 28a

Sanlo eskubaloi taldeak kudeatuko du txosna hileko azken zapatuko ferian, eta umeentzako talo tailerra egingo dute.

Azaroko azken zapatuko feria egingo dute zapatuan, azaroaren 30ean, Udalak eta Debemen elkarteak antolatuta. 9:00etatik aurrera bertako baserrietako produktuak jarriko dituzte salgai, eta 11:00etatik aurrera, pintxoak dastatu ahal izango dira Sanlok elkarteak Kalebarren plazan jarriko duen txosnan. Oraingoan ere, Kale Kantariak taldeko kideek eguna girotuko dute 12:00etatik aurrera. Bestalde, 12:00etatik 14:00etara bitartean haur eta gaztetxoentzako talo tailerra egongo da, Lasturko Maitane Beristainek gidatuta. Feria eguna osatzeko, ganadu erakusketa egingo da, eguerditik aurrera, Aita Agirre plazan.