Beraien ustez, kaleak hustu egingo lirateke, argi gutxi izango genuke kaleetan eta segurtasun gabezia handituko litzateke. Azken batean, kaleko merkataritza txikia desagertzen bada, herria tristetuko da. Kanpaina honetan, beraz, denda txikirik gabeko Elgoibar islatuko dute, eta horretarako, dendetako erakusleihoak belztuko dituzte bihartik astelehenera bitartean. Dendak itxita dauden itxura emango dute, baina hala ere, dendak zabalik egongo dira bere ordutegian.
Kanpaina honen helburua da denda txikiek bizi duten “egoera zaila” erakustea. Azkenaldian denda asko itxi dituzte herrian, eta Txankakuatik jakinarazi dute beste batzuk ere ixteko asmotan dabiltzata. Horregatik, merkatarien elkartetik bezeroak sentsibilizatu nahi dituzte, askotan ez direlako konturatzen zer daukaten, guztiz galdu arte.