Urtero moduan, urteko lehen zapatuan egin zuten Debako Soro Feria, joan den urtarrilaren 4an. Feria amaieran hainbat lehiaketetako sariak banatu zituen Debako Udalak. Deba Bailarako 17. Ezti Lehiaketa izan zen horietako bat, eta iaz lortutako garaipena errepikatu zuen Julian Villenak eta Nagore Dorronsorok aurkeztutako eztiak. Zortziko eztia izenarekin komertzializatzen dute ekoizten duten eztia. Erlantz Olabarria bergararrak eskuratu zuen bigarren saria Deban eta Aretxabaletako Ariane Unanue ezti ekoizleak lortu zuen hirugarren saria
Barazkien lehiaketan Txillarre baserriko ArgiƱe Rubioren postuak eskuratu zuen lehen saria. Bi baserritarrek partekatu zuten bigarren saria: Soraluzeko Arizaga baserriko Ezozi Etxeberriak eta Ispasterreko Igor Letek.
Debako gazta lehiaketan Arabako gaztagileei eman zieten lehen hiru sariak: La Leze, zabaleta eta Aixtra. Mausitxa baserriko gazta aukeratu zuten eskualdeko gazta onenaren saria.