'Untziginta XVI. mendean: Atlantikoaren erronka' izeneko hitzaldiarekin hasiko da Aro Modernoa: Euskal Herria mundura zabaltzen hitzaldi-zikloa. Lourdes Odriozola Oyarbide (Errenteria, 1964) historialari eta dokumentalistak emango du hitzaldia, eguazten honetan, otsailaren 19an, Elgobarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan. 19:00etan hasiko da solasaldia. Odriozolak Gipuzkoa eta bertako herrien historiaren arlo ezberdin asko landu dituen arren, bere lan ildo nagusiak ontzigintza, itsas historia, sagardoa, ardoa eta pomologia dira.
Elgoibarko hitzaldian, Euskal Herria munduaren erdigunean jarri zuen ontzigintza industriak izan zuen funtzionamendu, garrantzi ekonomiko eta soziala jorratzeaz gain, Aro Modernoari bere izaera ere eman zion merkataritza, bidaia, deskubrimendu eta konkistetan izan zuen eragin historikoa ere landuko da.
Elgoibarko Izarrak eta Ilumberri Achademiak antolatu dute ‘Aro Modernoa: Euskal Herria mundura zabaltzen’ hitzaldi zikloa, Udalaren laguntzaz.
∞Lotura duten albisteak:
-
‘Aro Modernoa: Euskal Herria mundura zabaltzen’ hitzaldi zikloa antolatu du Elgoibarko Izarrak (2020-02-10)
- Luis Mari Zaldua: “Onomastikak erakusten du euskalduntze berantiarraren teoriak ez duela zentzurik egun” (2019-10-04)
- BIDEOA: 'Erroma eta Euskal Herria. Gizartearen eta lurraldearen egituraketa' hitzaldia (2019-05-09)
-
'Rio Ego' Debako ontziolan egindako itsasontzirik handienaren ureratzearen lekuko, 1920an (2019-03-31)
-
BIDEOA: ‘Iruña-Veleia. Erromatar hiria Araban’ Juan Martin Elexpururen hitzaldia (2019-03-29)
-
Erromaren aginteak Euskal Herrian izan zuen eragina ezagutzera emateko hitzaldi-zikloa antolatu du Elgoibarko Izarrak (2019-02-18)