Eguberrietan Herri Eskolara egin zuten bisita eta orain Elgoibar Ikastolako inauteriak gertutik ezagutzeko aukera izan dute Elgoibarko Eguneko entroko hainbat erabiltzailek. Euskal Inauterietako kalejira prestatzeko egiten duten entsegu orokorra ikusi zuten eta Ikastolatik jakinarazi dutenez, arrtsalde ederra pasa zuten elkarrekin.
• Izandig proiektua jarriko dute abian Elgoibar Ikastolan
#Izandig egitasmoan parte hartuko dute Elgoibar Ikastolako LH5ekoek otsailaren 27tik aurrera. Komunikazio eta informazio teknologien edo IKTekiko jarrera kritikoa sustatzea bultzatzen du #Izandig proiektuak. Whatsapp, Instagram, postureoa, Fortnite... eta antzerakoak erabiltzean izan dituzten jarrerak eta horien atzean dauden balioak landuko dituzte, besteak beste.
∞Lotura duten albisteak:
- Eguneko Zentroko erabiltzaileek Ikastolako umeen bisita jaso dute (2020-01-27)
-
Herri Eskolako ikasleek eta Eguneko Zentroko erabiltzaileek elkarrekin abestu dituzte Eguberri kantak (2019-12-21)
- Eguneko Zentroa Uparitzaga kalera lekualdatuko dute (2019-09-05)
- Uparitzaga kalean eraikiko duten eguneko zentro berriak 30 laguni zerbitzua emango dio (2019-01-23)