Gatzatu tailerra eta ardi eta ahuntz gazta dastaketak, hil bukaerako ferian

Barren.eus 2020ko ots. 25a, 10:14

Otsaileko azken zapatuko nekazaritza eta abeltzaintza ferian artzantza izango da protagonista. Gatzatua egiten ikasteko ikastaroa emateaz gainera, ardi eta ahuntz gazta dastatzeko aukera ere izango dute ume eta gaztetxoek.

 Elgoibarko Udalak eta Debemenek antolatuta, otsaileko azken zapatuko feria egingo dute hilaren 29an. Gaztetxoenek Elgoibarko baserrietako ardien esnearekin mamia egiten ikasteko aukera izango dute, 12:00etatik 14:00etara bitartean, Kalebarren plazan.
Ohi duten legez, Elgoibarko hainbat baserritarrek eta ekoizlek saltokiak jarriko dituzte Kalebarren plazan (9:00etatik 14:00etara).
Jan edanerako aukera ere izango da ferian. Elgoibarko Danborrada Atabal Elkarteko kideek prestatuko dituzte Elgoibarko baserri eta harategietako produktuekin egindako pintxoak. 11:00etatik aurrera ipiniko dituzte salgai.
Feria eguna osatzeko, ganadu erakusketa egingo da, eguerditik aurrera, Aita Agirre plazan.

2020 02 25 feria elgoibar kalebarren