Kirol Campusa bertan behera lagatzea erabaki dute

Barren.eus 2020ko mai. 26a, 14:30

Aurten ez da argazkikoa moduko irudirik izango Elgoibarren. Udal Kirol Patronatuak aurtengo Udako Kirol Campusa bertan behera uztea erabaki du.

 Gaur egun bizi dugun osasun krisia kontutan izanik, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak aurtengo Udako Kirol Campusa bertan behera uztea erabaki du. COVID-19aren hedapena eragozteko helburuarekin, osasun arloko agintariek egindako gomendioak kontutan hartuta eta segurtasun eta higiene arloan beharrezko neurriak %100ean bermatu ahal izateko "zailtasunak" ikusita, erabakirik zentzuzkoena eta arduratsuena dela uste dute eta hortaz, uda honetan ez da Kirol Campusik antolatuko. 

Patronatuak 10 urte baino gehiago darama sei eta hamahiru urte bitarteko ume eta nerabeentzat gero eta partaide gehiago izan duen (265 izan zituen 2019an) Campusa antolatzen, baina aurten, egoerak behartuta, etenaldi bat egingo dute, hurrengo urtean berreskuratzeko ilusioarekin.

2020 05 26 Kirol kanpusa argazkia